Altza xelebrea da ta horrexegatik berehala maitemindu nau.
Bidezidorretako ertzetan erdi lurperaturik dauden harriak ateratzea da bere pasioa. Gure baserriko artzain txakur euskaldun peto petoak ahoarekin harri erraldoiak jasotzea lortzen duenean, aldapan behera askatzen ditu eta atzetik jarraitzen ditu korrika, saltoka, irristaka… harrapatu arte. Orduan, harria ahoan hartu ta maldan edo leizean gora egiten du, berriz hasteko. Ez du inoren beharrik jaurtiketa egiteko.
Harriak ez duenean bere lekutik mugitu nahi, zaunka egiten dio, harrijasotzaileak ale zailei nola.
Ezinbestekoa dugu jolasa. Izan dadila autogestionatua. Eta naturarekin jatorra.
Bakion, 2019ko irailaren 21ean