Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

Autogestioa

Altza xelebrea da ta horrexegatik berehala maitemindu nau.  Bidezidorretako ertzetan erdi lurperaturik dauden harriak ateratzea da bere pasioa. Gure baserriko artzain txakur euskaldun peto petoak ahoarekin harri erraldoiak jasotzea lortzen duenean, aldapan behera askatzen ditu eta atzetik jarraitzen ditu korrika, saltoka, irristaka… harrapatu arte. Orduan, harria ahoan hartu ta maldan edo leizean gora egiten du,Irakurtzen jarraitu “Autogestioa”

Hiru erregina magikoen karabana

Joseri Zakutoetan ez darabilgu urre, intsentsu edo mirrarik. Poltsikoetan, pinaburuak, harriak edo makilak, besterik ez. Horiek gure jostailuak eta altxorrak. Gaua da ere gure erresuma. Itsuak zein bistaz gaituek, denek begirada egokitu behar. Ilargiko gauetan zein izarpetan. Baita lainoan ere. Ilaran goaz gu ere, baina diziplina handirik gabekoa. Paje beldurtia baino ez naiz. Erregina batIrakurtzen jarraitu “Hiru erregina magikoen karabana”