Hiru erregina magikoen karabana

Joseri

Zakutoetan ez darabilgu urre, intsentsu edo mirrarik.

Poltsikoetan, pinaburuak, harriak edo makilak, besterik ez.

Horiek gure jostailuak eta altxorrak.

Gaua da ere gure erresuma.

Itsuak zein bistaz gaituek, denek begirada egokitu behar.

Ilargiko gauetan zein izarpetan. Baita lainoan ere.

Ilaran goaz gu ere, baina diziplina handirik gabekoa.

Paje beldurtia baino ez naiz.

Erregina bat aurretik eta beste bat atzetik nahiago ditut.

Gure oinen azpian, harearik ez.

Lokatza, udazkeneko hostoak, garangorriak.

Ez dugu Belem helburu.

Bufina dugu zain baserriko atarian, bere sehaskan.

Gauaren liluran, ameslari, urrun bidaiatzen dut haiekin basoan barrena.

Hain urrun inoiz atzera begiratu dudala, susmagarri.

Ea txakurra uste dudan hori, basurdea edo unikornioa ote den.

Bakion, 2020ko urtarrilaren 5ean

Published by kontalamia

Hitzek sorgindu ninduten. Doinu eta forma ezberdinetan nire gorputza bete ostean, borborka hasi dira, ahotik, alutik… Tras largos años de algarabía, mis poros, por ahora, solo sudan en bilingüe. De ahí que este blog haya nacido así. Ongi etorri. Bienvenide. ¡Ah! Sé me olvidaba… ¡Disfruta del viaje!

Utzi iruzkina

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez