Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

Kontzientzia arazoak

Goizeko bederatziak ikastolako atarian. Bubuzelak, esku formako txintxirrin gorriak… Coca Colak eta Athleticek esponsorizatutako paro sindikala. 

Gizon bat atera da auzoko etxola baten leihora: Ya está bien, me vais a despertar a la niña. Begirada iheskor eta axolagabeak, eskaini gabeko barkamen eta azalpenak. Nirekin pankarta eusten zuen lankide batek: Ay, papa, que me va’a quemar el colegio. Barre konplizeak nire inguruan. 

Zentzu askorik ez zuten hitz batzuk marmarka jaulki ostean, nire tokia libre utzi dut pankartaren atzean, “borroka” kide horiekin paro gehiagorik ez egiteko asmo sendoaz. 

Arratsaldeko eskola batean, ikasleenak nola, nire begiradak ihes egin du leihoaren beste alderantz. Aspaldi kareztutako horma zuriaren kontra, faralaes soineko ñimiño bat bereizten da koladaren artean. Pankarta utzi nuen uneko nire hira eta lotsa aurpegia bezain gorria. 

Kolorezko sugar horri esker jabetu naiz, nire zalantzek eta ezinegonak funtsa zutela, alegia. Bando ezegokian nengoen. Nahiago dut eskirolaren disidentzia labainkorra, arrazakeriaren konplize baino. 

Alba Algarabia

Bilbon, 2018ko ekainaren 1ean

Published by kontalamia

Hitzek sorgindu ninduten. Doinu eta forma ezberdinetan nire gorputza bete ostean, borborka hasi dira, ahotik, alutik… Tras largos años de algarabía, mis poros, por ahora, solo sudan en bilingüe. De ahí que este blog haya nacido así. Ongi etorri. Bienvenide. ¡Ah! Sé me olvidaba… ¡Disfruta del viaje!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: