Betidanik gorde ditut ikastolako agendak. Nire egunkaria bezalakoak ziren. Izan ere, dena apuntatzen nuen nire agendan: “Mateko etxekolanak: 6. orrialdeko 3. eta 4. ariketak … Maiderren urtebetetzea”. Gaur horrek ez dauka inolako baliorik, baina nire eguneroko bizitzaren lekukorik hoberenak ziren, eta ezin ditut zakarrontzira bota. Hala ere, erlikia horien artean sentimentalagoak diren beste batzuk ereIrakurtzen jarraitu “Argazkia”
Tag Archives: Euskaraz
Euskara aterpe
Aurreko egunean, gidatzen nengoela lanera, abesten hasi nintzen, ozenki eta aske. Aspaldiko partez egiten ez nuela ohartzearekin batera, negarrari ekin nion. Kanta euskaraz zen. Etxea, azala, dantza, sormena edota lagunak bezala, euskara dut aterpe.