Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

“Nola heldu naiz ni honaino”

Ezin da birritan pentsatu. Zortekoa zara. Pribilegiatu bat. Beraz, bai, halako aukeren aurrean aurrera egin besterik ez dugu.

Kattalin Miner, Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017)

Soberan dakit zelan heldu naizen ni honaino, baina atzeko azalean agindu bezala, pentsatzeke eman dit Minerrek.

Helduz geroztik, gure lurraren berbaz, gure mapuzuguneraz egarri, euskaraz irakurtzen dudan bigarren eleberriaren lehen kapitulua irentsi eta, idazlearen hitz bakoitza berresten badut ere, hor geratu naiz, gogoetan, arnasten. 

Orain dela urte batzuk bizi izan nuen nik antzeko eszena bat: krisiaren erdian, nire lagun guztiak langabezian edo prekarioan, finkoa egin ninduten ikastolan.

Ez nuen berria ondo hartu. Inork ez zuen ulertzen. Hogeita bost urterekin, ikaratuta, oso, nire burua ikastolan jubilatzen ikusi nuen. Qué va! Esaten zidaten, ni bezala, hogeita pikorekin sartu zirenak ta ordutik trienioak biderkatu dituzten lankideak, bata bestearen atzean. Beste zerbaitera aldatzeko ziurtasuna baino ez dizu emango. Hor arrazoia zeukaten.

Baina orduan ez nuen halan ikusten, eta sustoak negarrera ere eraman ninduen. Asteburuan ospatzera, maja! Eta ni, moztu behar nuen harremanaren zita erabakigarriarekin kezkatuta. Premonitorioa, zalantza barik. 

Gurasoen etxean, zergatik ez duzu etxe bat erosten? Pisua partekatzen nuen garai horretan, soldataren erdia baino gehiago aurrezteko aukera ematen zidana.

Zertarako hainbeste diru? Zertarako hainbeste lan?, galdetzen nion nire buruari, gogaituta, asteburua zuzentzen ematen nuen bakoitzean. 

Erretiroa bertan hartu, ez, baina entrepresa berdinean nire bizitzaren septenio oso bat eman nuen. Nire bizitzako harremanik luzeena. Ez bikoterik, ezta etxerik ere. Lan horrekin izan naiz fidelen, monogamoen, konstanteen. 

Azken ikasturtean, birritan gaixotu nintzen. Lehenengo aldiz, ikasketa bidai batean. Nire lankideek, ratioak are gehiago apurtuz, ikasleekin diskotekaz diskoteka, ni ohean nengoela. Aste Santuko opor erdiak izorratu zizkidaten paperek. Baten bat ere kutsatu nuen. Ostera, hilabete bat bajan eman behar izan nuen ebakuntza txiki baten ostean. Ipurdiko puntuekin ere hurbildu nintzen ikastolara, imprescindibletzat bainuen nire burua (ta ipurdia, alegia). 

Jatorrizko herri askotan, gaixotasunek norberak komunitatean bete beharreko rolak azaleratzen ditu, esate baterako, matxiarena herri maputxean, komunitateko medikuarena, alegia. 

Nire sendatze garaian, nire azaleko orbanetan irakurtzeari ekin nion. Gauza batzuk utzi, beste batzuk aparkatu, eta bidaian joatea erabaki nuen. Data barik. Zerumuga berrien bila.

Haurdunaldi baten denboraren bueltan, eta luzaroan irakurtzeko gai izan naizen orban berriekin, itzuli naiz, baina ez lanera. 

Hondartzan biluzik nagoela, iazko irailean nire eszedentziari ongietorria eman nion leku berberean, Kattalin Minerrenak bezain biluziak diren hitzak baino ez ditut. 

Bizitzak erakutsi dit zein den nire rola nire komunitatean. Ez da bizkarra lanean (entiéndase por ello también, militantzia, etab.) apurtzea. Ez luke inorena izan behar. 

Azkorri, 2019ko uztailean

Published by kontalamia

Hitzek sorgindu ninduten. Doinu eta forma ezberdinetan nire gorputza bete ostean, borborka hasi dira, ahotik, alutik… Tras largos años de algarabía, mis poros, por ahora, solo sudan en bilingüe. De ahí que este blog haya nacido así. Ongi etorri. Bienvenide. ¡Ah! Sé me olvidaba… ¡Disfruta del viaje!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: